XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere jarraile zintzoai Jesus gure Jaunak esandako itz auek: zuek ere nor naizen erakutsiko dezute, guretzako esanak bezela arrtu bearr ditugu; ta gai ontan al-añako lan-egin ezkero, ez uste izan damutuko zaigunik.

¡Lotsa! Jesu Kristoz lotsa izatea! Au itz itsusia! batez ere kristaua on egiten lotsatu egiten bada! Ludi osoan gauden guziok Jaunaren morrointza eraman bearrean gaude; ta bere seme-alabak bai gera, orra zergatik arrkitzen geran gure seme-alabatasuna aitorrtu bearrean.

Nor ote da, nere aita au da esaten lotsatu egiten dana? Gure Jauna aita ona, maitegarria, zintzoa izan ezkero, zergatik beraz lotsatu? Zer ote esan Jaungoikoaz lotsatzen diran kristauaz? Jaunaren semeak dirala ta beren aita asko maite dutela edo? Bai zera! Etziran ez orrelakoak Goiko-Jaun onagatik zanetako odola ixuri ta eman egin zuten ziñopa ala lekuko leialak.

Etziran ez aiek lotsatzen eta asperrtzen Jesus gure agintaria egiaz Jaungoikoa zala esaten.

N. a. m..

Gure ta aien arrtean dagon alde aundia ikusirik guk zer esango ote degu? Aien ondoan kristau-izenik ere ez dagokigu.

Aiek zerua irabazteagatik Jesusen izena ain sendo ta bizi aitorrtu bazuten, ¿lotsatzen geranok donokiratuko ote gera? Ebanjelioko itz ikaragarri auek irakurrtzen ditudanero, zanetako odola izoztu egiten zait; nola ez ba? ain ikaragarriak izan ezkero? Entzun: Nitaz lotsatu egiten bazerate, baita ni ere zuek Jaunaren aurrean zaudetenean zuetaz lotsatu egingo naiz.

Kristauak.

Ori gerrtatzekotan galduak gera;.